Zarautz zuzenean

by Olatz Salvador

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
04:10
2.
03:43
3.
03:09
4.
5.
6.
7.
03:36
8.
9.
02:40
10.
02:48
11.
03:25
12.
03:20
13.

about

Irailaren 2an Zarauzko txosnetan jotako kontzertua.
Esker bereziak Ibairi (Uhina) eta presentzia eta babesa ematen didazuen guztioi.

credits

released September 11, 2016

tags

license

all rights reserved

about

Olatz Salvador San Sebastián, Spain

contact / help

Contact Olatz Salvador

Streaming and
Download help

Track Name: Zintzilik
Amestea zer ote den
Galdetu zenidan zuk behin
Nik jakingo banu bezala
Inork askatu baino lehen
Sarri airean galtzen den
Burbuilu horietako bat da

Inork zapaldu ez dituen
Ostadar guzti haien
Kolore asko doaz hara
Eta ohartu baino lehen
Noraezean berriz ere
Beraiekin galtzen gara

Airean...

Zintzilik.

Amestea zer ote den
Ahaztu zitzaizun beste behin
Nik jakingo banu bezala
Eta inor azaldu gabe ere
Ezinbestean galdera horrek
Sarri galera bat dakar

Galtzean...

Zintzilik.
Track Name: Marilyn
Ostirala, gaueko ordubiak
Auzoa ilun dagoenean
Zure argi gorriak
Izar batzuen babesean

Amets bat omen zenuen
Iazko udazkenean
Ta dena bezala hautsak
eraman zuen azkenean

Marilyn
Zure islada gauarekin
Marilyn
Dama zuriari aurre egin ezin

Aspaldi agortu zenuen
Zure irribarre hura
Iraganeko begi
orlegi haien freskura

Gauero berriz baretzen
Basapiztien kalentura
Hil beharrik etzenuen izan
Iristeko infernura

Marilyn
Zure islada gauarekin
Marilyn
Dama zuriari aurre egin ezin
Track Name: Sustraiak
Goian nagoela
Dena txiki egiten da
Handi bilakatzean

Preso bizi denak
Bertigoa bat-batean
Lurretik aldentzean

Baina erori eta
Oinak grabitateak
Irensten dituenean
Mila aldiz galdezka
Zer da errealitatea
Zer galtzen den airean

Oinak lurretik aske, deslai
Urrun imaginatzeko gai
Grabitatearen indarraz gain
Ez dut inongo sustrairik nahi

Galtzen bagara ere
Ahantzi dugu norantza
Iparrik gabeko ardatza

Zuhaitzak bezala
Sustraiak estaltzean
Galdu gara bidean

Ez dakit nagoen
hegan egiteko prest
lurretik altxa gabe

auskalo sustraien
babesteko behar horrek
ez gaituen gatibatzen
Track Name: Menperatzen dut (Willis Drummond)
Menperatzen dut, menperatzen dut... menperatzen dut ene bizitza. Garbitzen ta lixatzen ditut ene preso gelako paretak eta laster... Laster asmoa dut lehio bat ezartzea... Lehioa ala bakarrik zolan tranpola. Tranpola altxa eta tunela... tunela aitzurtzea baizik ez da falta.
Ene mikromundua aitzakia perfektua da naizenara itzultzeko eta autobarkatzeko. Egiten duzue nik bezala, ta nik zuek bezala, lehentasunak konpentsatzen ditu porrotak eta amets baztertuak. Bainan hauek ez dira inolaz ere ezabatuak, ihes egiteko arrazoi berri bilakatzen dira... Hobeki berriz finkatzeko zangoak betoian, oraindik freskoa bainan...
Menperatzen dut eta benetan... benetan ainitz okupatzen nau. Badut besteak alde uzteko arrazoi ona : nitaz okupatu behar naiz.
Track Name: Uren ingeradak ("Siempre me quedara")
Mila zatitan hausten hasi
hegaka inora ez joateko
ardatzak piskanaka erortzen
bihurtu gaitu oharkabeko

Jaberik gabe errua
bilatuz lekua
zu eta beste zuak
barruari uzten dio
eta malko bat dario

Begiak ireki izanak
handitu dizkit zamak
hutsunezko itzaletan
sekretu bat bezala
daramat nire azala
oroitzapenez beteta

Baina ikus dezaket
argizpi bat ere
lasaitasun arnasa

Nahi eta ezinaren sua
izarrez aienatua

Uren ingeradak
itsas bazterrean
berriz arnastean
euri tantak somatzen
emeki gorputzean
eta nik katea hautsi
loratuz eta egarriz
une magiko horretan
barre egingo dut berriz
Track Name: Nirvanaren printzipioa
Bakearen oihartzuna eta kea
labainkortasunaren izenea
une ingrabido bat izarapean
norantzaren antzarik gabeko bidean

Gorantz.

Hasperen eta tanta bat edo beste
eskuei darien dardaren menpe
intzirien dizdirak gehiago eske
zenbat zaparrada, zenbat aterpe

Zenbat ke...

Ez dakit non esnatu naizen.
Track Name: Korapilatzen
Korapilatzen jarraitzen badugu... nola asmatu. Bakoitza bere norantzarantz tiraka gehiago estutzen diren, estutzen duten korapiloak sortuz, ezinbestean. Soka tinkoetan bakarrik bizirauten dutenak. Orekarien beharrezko oztopo.


Begitxo horiekin begiratzen zenidan
Esanez bezala, ‘ez zaitez joan’
Eta ni zure gogoz berriz
Buelta ematerakoan
sentituz momentu oro nola
Zure usaina nigandik badoan
Eskuak poltsikoetan eta
Eta zure zaporea ahoan

Korapilatzen jarraitzen badugu
Ez dugu jakingo nola askatu
Track Name: Bigarren eskuko amets (Berri txarrak)
Antzeko gauzen atzetik denok gauean
sute historiko bat, larrialdi irteera
etxera eramango gaituen norbait
galdera askorik egin gabe ahal dela

hartzazu nire poesia
bigarren eskuko amets

aitortu: buruarekin txortan
aluarekin pentsatzen
irudikatu duzula jendea
zure ezpainak irakurtzen nenbilen

hartzazu nire poesia
lerro okerretan nire gabeziak
bi mila izen eta zure begiak
ihintzaren ezizen

dena hormatzen
dena argitzen izotz beltz moduko batez

bakardadeari izkin egiten
non bizi garen ez baleki legez

hartzazu nire poesia
lerro okerretan nire gabeziak
bi mila izen ta zure begiak
bigarren eskuko amets
Track Name: Txoriekin
zein atmosferatan
galtzen dira bizipen guztiak
nora abiatzen dira
apurtzen diren bihotzen zatiak

zergatik ihesi barneko
sentimenu biziak
nork apurtu ditu bart
lotzen gintuzten hari guztiak


Bizirik al diraute
Nonbait noraezean
Igeri ala hegaka
Amildegi ertzean

Zeruan al dabiltza
Txoriekin Airean
Eta jaio berriz
Norbaitek arnastean


Ba al dago betiko
Irauten duen ametsik
Lurrikarak sortzeari
uzten ez dion begiradarik

norabiderik duen
ala desagertu egin den bidetik
kea bezala zure
usaina nire izaretatik
Track Name: Gu (Anari)
bihotz arrotzetatik herbesteratuak
gorantz erortzen garenak
ahaztu izanez nahasten direnak
itsaso azpian batetik bestera
zuhaitz nomadak

erraturiko, agian erroturiko txoriak
egia eta itzala beltzak ditugunak
beldurrez elkarri eusten diogunak
murru batek besarkatuak bezala garenak

gauez bakardadeak bortxatzen gaitu ohean,
elkar jaten dugun arrain grinatxuak gara
hiltzean urazalaratzen garenak.
Erroak haragi bizitan bezala

Inori ezaren eusten ez garenak
Jainkorik ez dugulako
Errotan ez dugunak
Denboraren laztanak haragi egiten gaituenak

Ezerren kontra baino borrokan egiten ez dugunak
Ezetz esateko beldurrez bai esaten
Gure besarkada larriekin,
besteak Itotzen ditugunak
Larritasun minez
Larritasun minez
Gure besarkadekin besteak itotzen ditugunak
Hegoak ezkutatzen ditugunak
Hegan atera aurretik
Bihotz arrotzetatik erbesteratuak
Bihotz arrotzetatik erbesteratuak
Bihotz
Track Name: Nire azalean
Haur hostojaleak laberintotan
galtzeko bota ogi papurrak
hil dira etxeko txakurrak
nor ari da zaunka?

Enborren eraztunak zenba itzazu
nire azalean
eta esango dizut noiz moz nazakezun
balio ote dudan sutarako

Ezin gorde agurrik
esku ahurretan
ihesi doaz
galduta berriz

asunak ikutzen
berriro lurrean
arnasari eutsita

Enborren eraztunak zenba itzazu
nire azalean
eta esango dizut noiz moz nazakezun
balio ote dudan sutarako
Track Name: Lili bat (Mikel Laboa)
Lili bat hartu
eta hostoz hosto erantzi
eta harek zu ere amets
eta harek zu ere erantzi

Eta hostoz hosto
hartu lili bat
eta harek zu ere amets
eta harek zu ere erantzi.